A
badiñok Galdakaoren aurka hasi eban denboraldia, mailaz igotzeko talde gogokoenetako baten aurka.
Gureak ez ziran eroso sentidu lehen zatian eta ez ziran gai izan denboraldiaurrean ikusitako jokoa proponiduteko. Lehen zatia Galdakaogaz bardinduta egon zan, baina ez zan gol aukera argirik izan, 45. minutuan kornerren gol bategaz aurrea hartu eben arte.
Bigarren zatian Abadiño ezagunagoa ikusi zan eta honi esker Abadiñoren minuturik onenak ikusi ziran, partida menderatuz eta protagonistagoa izanez, Galdakaoren bigarren gola hobekien egon ginanean etorri zan. Bigarren golagaz partida hausi egin zan eta Galdakaok hirugarren gola sartu eban.
Datorren asteburuan Abadiñok Gernika Sportingi egingo deutso bisita zapatu arratsaldean.